Kurdistan, argi bat ekialde hurbilean

ebook

By Urtzi Urrutikoetxea Vacas

cover image of Kurdistan, argi bat ekialde hurbilean

Sign up to save your library

With an OverDrive account, you can save your favorite libraries for at-a-glance information about availability. Find out more about OverDrive accounts.

   Not today
Libby_app_icon.svg

Find this title in Libby, the library reading app by OverDrive.

app-store-button-en.svg play-store-badge-en.svg
LibbyDevices.png

Search for a digital library with this title

Title found at these libraries:

Loading...
Herri kurdua ez da txikia, ezta bazterrekoa ere. Kurduak Ekialde Hurbileko herririk garrantzitsuenetakoak dira, turkiar, arabiar eta persiarrekin batera. Aurreko hiruren antzekoa litzateke Kurdistan, azalerari, biztanle kopuruari eta hizkuntzaren hiztunei erreparatuta. Alabaina, ez dute estatu-egiturarik sortu ez bateraturik, behintzat, eta Turkia, Irak, Iran eta Sirian banatuta daude, hurrenez hurren, Bakur, Baxur, Rojhelat eta Rojava izena duten eskualdeetan. Azken urteotan Ekialde Hurbilean gertatutakoak eraman gaitu mendebaldarrok kurduengan arreta berezia jartzera. Rojava, adibidez, utopiaren sinonimo bihurtu da. Han, zatiketa eta ezinikusi etniko, erlijioso eta politikoen gainetik, demokrazia erradikala, udalgintza, desberdinen arteko begirunea eta emakumeen ahalduntzea sustatzen ari dira. Alegia, oasi moduko bat fundamentalismoen basamortuan. Liburu honek bidaia bat proposatzen digu herri kurduaren historian eta egungo egoeran barrena. Bidaia labirintikoa izan zitekeen, egia esan, baina ez dago galtzeko inolako arriskurik, gidaria Urtzi Urrutikoetxea baita. Hura oso ondo ezagutzen du Urrutikoetxeak, bertatik bertara, eta erraz egiten du zaila izan zitekeena.
Kurdistan, argi bat ekialde hurbilean